2023ko Aste Nagusia kartela

2023ko Aste Nagusiko kartela Diego Gil Hernando burgostarraren diseinua da.

 

 

Diego Gil Hernando Burgosko barnealdeko arkitektoa da, eta gaur egun era guztietako diseinu-lanak egiten ditu: kartelak, logotipoak... Azken urteotan sari ugari jaso ditu lehiaketa askotan.

Trazadura geometrikoko kartela, Donostiako eta bere Aste Nagusiko elementu adierazgarrienak eta ezagunenak eskematikoki eta mosaiko handi baten modura irudikatu dituena. Hiriak eskaintzen duen jaietako jardueren aniztasuna irudikatzen du (erraldoi eta buruhandien konpartsa, su artifizialak, atrakzioak…). Erabiltzen den gama kromatikoa kolore lau eta biziak dira, jai-giroa transmititzen dutenak, urdin nagusiekin eta gure hiriari lotuak.





Cartel Semana Grande 2023